XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUNEKUA Izparrak eta EUZKEL-IXENAK GAMINIZ (Plencia).- Ara uri onetatik etorri yakun idazkitxua: Uri onetako txadonan ugutzau dabe igaro dan larunbatian umetxu bat, Artatza'tar Jon eta Goya'tar Terese'n alabatxua Miren Edurne Susane euzkel-ixen ederrak ipiñirik.

Besoetan artu eben umetxoen ixeko-osaba Goya'tar Amaie ta Artatza'tar Mikel'ak.

Ederto Artatza jauna, aolan erakutsi biar da geure euzkerearen maitasuna.

Aurrera ba beti bide eder orretatik, bota gura ba'doguz lenbailen errin dagozan belarrimotzak.

Artuxu beragaitik neure poz-agurrik gozoena.- Sorgiña.

Sorgiña'ri diñotsot bere idazkija euzkeraz ederto eginda dagola, ta sarrijago bialtzeko zerbait, eta niretzako ipinten dauzan itzak be euzkeraz egiteko urrenguan, erderiaz apur bat esker nabil-ta.

IBARRANGELU'N.- Joseba, Zubieta'tar Joseba eta Iraguen'tar Gergore'n semiari, besoetan arturik Bermeo'ko Goya'tar Joseba'k eta Eludore'k.

Zorijonak, eta ekin danok bide orretatik.

¿Orko abadiak eztau atxakirik ipiñi? Asko da ba.

¿Zegaitik ete? Uste dot igarri dodala esan daustenian Zubieta jauna nor dan; baña gagozan ixillik.

DAUKONAK EZTAUKONARI Abadiño'ko Lasuen'tar Balbin gixajuarentzako arpidia: Laurlekuak / Lendik / Sagartzatsu'tar Kauldi (Ondarribi'kua)/ Eibarr'ko Txomin/ Bergara'ko Batzokija'n batuta / Gustira.

Txiruari onan laguntzeko bijotza daben ongilliai Jaunak emongo al dautse zorijon bete-betia emen eta an.

GURE NASKALDIJA Atzo agurtau genduzan emen gure aizkide maitiak diran Eibarr'ko Txomin, eta Bergara'ko Gallastegi'tar Martin.

Oñati'tik etorri da Kortabarria'tar Jon euzkeldun ona.

Ermu'n aurkitxen dala jakin dogu Mantxobas'tar Urban euzkeltzale zintzua.

Kanbo'tar Pantzeska katalan erri-gixon ospatsuak atzo alde-egin eban Saander'antz.

Atzo irakurri genduan Eleizalde'tar Koldobika gure aizkide maitiak galdu daula ointsu jayo yakon alabatxua, Miren Ane euzkel-ixenduna.

Laguntzat artu gagiz bere atsakabian.

IXANGO DA BURRUNDADIA Bilbao'ko Josla-Bazkuna'ko emakumiak Sopelana'ra duaz etzi, larunbatian, erri polit artan eguna pozik igarotzeko asmoz.

Artazija bizkor ibilliko da.

AGIÑAK ZORROTZ Atzo Basortu'n emakume bik alkarregaz asarratu ta burruka asi ziran, eta batak bestiari aginka egin eutson... ankatik.

Batzuetan bildur be ixan leitekek. KIRIKIÑO.